Dantzarako musika

Txirulariak eta dantzariak.
Dantzaleku batean hainbat pertsona dantzan DJ batek jartzen duen musikarekin.

Dantza-musika edo dantzarako musika dantza errazteko edo laguntzeko berariaz sortutako musika da. Edozein musika-pieza osoago baten edo musika-moldaketa handiago baten zati bat izan daiteke. XX. mendeko azken hamarkadetatik, dantza-musika, normalean, dantzatzeko bereziki pentsatutako erritmo eta akordeak dituen musikarekin lotzen da, eta, eskuarki, dance musika edo antzekoa deitzen zaio.

Dantza tradizionaleko eta klasikoko doinuek dantzaren izena hartzen dute, eta askotan zaila izaten da jakitea lehenengo zein iritsi ote zen musikaren izena ala dantzaren izena. Musika-genero batzuek beren dantza modu paraleloa dute, adibidez, musika barrokoa dago eta dantza barrokoa ere bai (minuet bat instrumentu-lana edo dantzarako konposizioa izan daiteke); beste batzuek, berriz, musika klasikoa eta ballet klasikoa esaterako, partekatu gabeko musika-formak azaltzen dira batean edo bestean (adibidez, sonata delakoak ez dauka dantza elkarturik).

Batzuetan, koreografia bat sortzen da hasiera batean dantzarako sortu ez zen musika-doinu batetik abiatuta, eta, beraz, dantzan erabiltzen den musika-generoak ez du nahitaez dagokion musika-estilorik izango.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search